Erromanikoa eta gotikoa
Erromanikoa: Erromanikoa Europan XI. eta XII.mendeetan arkitektura, eskultura eta margolaritzaarloetan garatu zuten estilo artistikoa da.VIII. eta IX. mendeetan gertaturiko inbasioak bukatu ondoren herri inbaditzaileak kultura bereganatu zuten. Mende hauetan sentimendu erlijioso-izpiritual sakona zegoen.Bekatuen kontzientziak eta beldurrak asko markatu zuen gizartearen pentsamoldea. 1000en inguruan, munduaren amaiera gertatuko zelakoan bizi baitziren eta hori gainditu ostean Jainkoari eskerrak emateko joera zabaldu eta nagusitu zen eta honek eragin handia sortu zuen arte erromanikoan, Kristoren garaipena du helburu.
Gotikoa: Arkitektura Gotikoa arkitektura estilo bat da, Europan jaio eta garatu zena Erdi Arokoazken mendeetan.XII. mendean sortu zen "Frantziar Estilo" izenez ezaguna -Opus Francigenum– . Gotikoizena arkitektura pizkundetarraren sustatzaileek ezarri zioten XV. mendean estilo hori gutxietsi asmoz, bere jatorri frantziarrak izaera godoa ematen ziolakoan. Izan ere pizkundetarrek antzinako garai klasikoko artea goresten baitzuten eta beraz Gotikoak bestelako oinarria zuenez maila xumeagokotzat zuten.



